
Ikus-entzunezko proiektu bat edo film labur bat egin duzu eta munduari erakutsi nahi diozu? Bada, geuk emango dizugu hori egiteko erakustoki ezin hobea. Aski duzu ondoren zehazten ditugun urrats hauek jarraitzea::
Nahi duten pertsona guztiak aurkeztu daitezke, edozein dela ere euren jatorria. Eta nahi adina film aurkez dezakete. Lanok baldintza bakarra bete beharko dute ezinbestean: euren lokalizazioetan edota euren gaian Bilbo kontzeptua agertzea.
Lanak FLV formatuan aurkeztuko dira eta film laburrak ez du 15 minutu baino gehiago iraungo (kredituak ere barne). Filmaren irudi adierazgarri bat ere bidaliko da, .jpg formatuan eta 200 kb-koa edo txikiagoa.
Egilea izango da aurkeztutako lanen jabe bakarra. Hala ere, www.bilbaodecine.com-en esku utziko ditu komunikazio publikoko eta erreprodukzioko eskubideak.
Datuak contacto@bilbaodecine.com-en helbide elektronikora bidali behar dira. Egileak bere izen-abizenak, herria, posta elektronikoko helbidea, webgunea, telefono zenbakia, unibertsitateko ikaslea ote den, filmaren izenburua, iraupena, formatua, irudi adierazgarri bat .jpg formatuan eta 200 kb edo gutxiagokoa, eta edukiaren laburpen bat (gehienez 5o hitzekoa) bidali behar ditu.
Web atari honen egileek lanak aztertuko dituzte eta erreserbatua dute lanok onartzeko edo ez onartzeko eskubidea.
Bilbaodecine.com-ek ez du inolako lege-erantzukizunik izango bertan erakutsitako lanen gainean, ezta lanok erakusteagatik sortutako ondorioengatik ere. Hala ere, bere esku dagoen guztia egingo du lanak babestearren.