Bilbao de cine atariaren helburua Euskal Herriko ikus-entzunezko industriaren sektore desberdinetan egiten diren jarduerak sarearen bidez zabaltzea da, Bilbon, eta zehatz esanda, mota honetako profesionalekin lotuta dauden Udaleko zerbitzuetan arreta berezia jarrita. Modu horretan, gure hiriaren kultura eta ekonomia sustapenari mesede egin nahi zaio. Bilbao de Cine atarian Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldiaren (ZINEBI), Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren Jaialdiaren (FANT) eta Bilbao Film Commission-en (BíFiC), web orriak bilduta daude. Azken hori nazioko eta nazioarteko ikus-entzunezko ekoizpenak Bilbora erakartzeko ardura duen udal bulegoa da.